XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baita Miss Jenny, ildakoaren illobak ere: - Neri galdetu! nik osaba il dedan! Era ortan nere biotza urratzeko eskubiderik ez duzu, Mister Holmes.
- Entzun, Jennytxu: Nerekin itzegin zenduan aurren-aurreneko unetik asi nintzan eraillea zu izan ziñakeala pentsatzen.
- Ikusten bait nuan, Gladys'en alde egindako testamentua zure aldeko testamentu biurtzeko asmotan zebillela zure osaba, esan zenuanean, gezurra esaten zenuala.
- Testamentua zure alde egiñik zegoala jakin zuan bampacirc; ordurako Joansendo'k.
(
Baiñan gero, nik, eraillea Mister Winter izan zitekeala pentsaarazi nizuanean, onen aurka asi ziñan gero ta sutsuago.
Eta, azkenean, Mister Winter'ek,
- Ez da ori nik esan nuana -, oiu egin zuan asarre Mathias Winter'ek.
- Bai.
- Orixe esan zenion nere osabari, - oiuka eta ura bezain asarre erantzun zion Jenny andereñoak.
Sherlock Holmes'k moztu zien,
- Miss Jenny, Mister Winter.
- Alperrik ari zerate alkar ziztatzen.
- Arrazoia norena dan jakiterik ez bait dugu.
- Sir Solomon'ek bakarrik argitu zitzaigukean puntu ori.
- Sir Solomon ordea, isilik gelditu zaigu.
- Danadala, Mister Holmes, nik zurekin itzegin nuan une artan, nere osabaren erailleak nor izan zitezkean jakiteko nere laguntza eskeiñi besterik ez nizun egin, aiek nere osabaren aurka izan zezazketen arrazoiak azalduaz, - moztu zuan izketa Jenny neskatillak asarre.
- Bedi, Miss Jenny. Baiñan ori egiteko era, gertatu zitzaidan kezkagarri.
Eta baditut zutzaz gaizki pentsatzeko beste zio batzuk ere: Gauza izugarriak esan zenituan zure osabaren aurka, bai Gladys Fisher bere emazteak, bai Mathias Winter injinieruak, zure osaba il izatea gauza arrigarria ez zala neri pentsaarazteko.
Poker-jokuko tranpak aipatuaz, zure osaba moralitaterik gabeko gizona zala sinistarazi izan nai zidazun.